Beñat Lizaso Muxika

Mi foto
Usurbil, Gipuzkoa
1981eko Irailaren 23an jaio nintzen, Oiartzunen. Bederatzi urte nituela Usurbila joan ginen bizitzera eta ordutik bertan bizi naiz. 1995 - URTE MADARIKATUA - Nere bizitzaren norabidea aldatu zuen urtea. Garai hartan bizikletan ibiltzen nintzen, laguna eta biok egunero bezela entrenatzera joan ginen, baina egun hartan dena beltza jarri zen, kamioi batek harrapatu zidan. Istripu larria izan zen, hanka bat galdu nuen, besoak ere mila zatitan eta beheko masail hezurra puskatua. Egun gogorrak. Gaztetasuna erabat baldintzatua, berriro ibiltzen ikastera!!! Urte hauek ez dira batere xamurrak izan aitortu beharra daukat, baina oztopoz-oztopo berriro ekin nion utzitako bideari, kirola egiten hasi nintzen. Ez da erreza erakundeetatik inolako laguntzarik jasotzen ez duzunean. Gaur egun kirola egiten jarraitzen dut, palan (gurpildun aulkiarekin) eta bizikletan ibiltzen naiz, aurten Euskal Herriko federazioarekin Españiako txapelketan parte hartu dut. Baina korri egiten hasi nahiko nuke, horretarako protesi berezi bat behar dut (hanka), familiari eta lagunei laguntza eskatu nien eta hortik atera da TAPOI SOLIDARIROAREN ideia.