Beñat Lizaso Muxika

Mi foto
Usurbil, Gipuzkoa
1981eko Irailaren 23an jaio nintzen, Oiartzunen. Bederatzi urte nituela Usurbila joan ginen bizitzera eta ordutik bertan bizi naiz. 1995 - URTE MADARIKATUA - Nere bizitzaren norabidea aldatu zuen urtea. Garai hartan bizikletan ibiltzen nintzen, laguna eta biok egunero bezela entrenatzera joan ginen, baina egun hartan dena beltza jarri zen, kamioi batek harrapatu zidan. Istripu larria izan zen, hanka bat galdu nuen, besoak ere mila zatitan eta beheko masail hezurra puskatua. Egun gogorrak. Gaztetasuna erabat baldintzatua, berriro ibiltzen ikastera!!! Urte hauek ez dira batere xamurrak izan aitortu beharra daukat, baina oztopoz-oztopo berriro ekin nion utzitako bideari, kirola egiten hasi nintzen. Ez da erreza erakundeetatik inolako laguntzarik jasotzen ez duzunean. Gaur egun kirola egiten jarraitzen dut, palan (gurpildun aulkiarekin) eta bizikletan ibiltzen naiz, aurten Euskal Herriko federazioarekin Españiako txapelketan parte hartu dut. Baina korri egiten hasi nahiko nuke, horretarako protesi berezi bat behar dut (hanka), familiari eta lagunei laguntza eskatu nien eta hortik atera da TAPOI SOLIDARIROAREN ideia.

lunes, 14 de mayo de 2012

BEÑATEK KORRI EGIN DEZAN.

Kaixo denoi;

Beñat-en famili eta lagun talde bat gara plastikozko tapoiak biltzen ari garenak.

Beñatek 14 urtekin istripu larri bat izan zuen eta ondorioz hanka bat galdu zuen. 
Kirola egiteari utzi behar izan zion, pelotan eta txirrinda ibiltzen zen garai hartan baina orain berriro ekin dio kirola egiteari.

Gurpildun aulkian palan ibiltzen da eta txirrindan ere ausartu da pausoa ematera, buru belarri dabil txirrindularitzan, Espainiako txapelketan parte hartu du aurten.
Orain bere buruari beste erronka jarri dio, berriro KORRI egiteari, baina horretarako hanka berezi bat behar du.

Erronka hori gurea egin dugu eta tapoien bitartez lortu nahi dugu. 10 bat tona tapoi kalkulatzen dugu beharko dugula, IA LORTZEN DUGUN!!

Eskerrik asko laguntzen ari zareten guztioi.

FAMILIA ETA LAGUNAK
ESKERRIK ASKO

Eskerrik asko guztioi, familiari, lagunei, Udarregi ikastola (Usurbil) Oiartzun herriari, Haurtzaro ikastolari (Oiartzun), Garmendi Txokolategiari, Pasaia herriari, .... etab, NORBAIT AIPATU GABE UTZI BADUT BARKATU, ASKO ZARETE LAGUNTZEN ARI ZARETENAK ETA!!!